Discussion:
[Itsas] Consultas al equipo rectoral
Unai Martinez
2017-06-15 02:13:30 UTC
Permalink
Ideia hori buruan, eta klaustrokidea naizen aldetik, galdera hau egin
nion Errektoreari
Idazkari Nagusiaren erantzuna: Software librearen inkorporazioaren
aldekoak gara, baldin eta gure beharrei erantzun egokia ematen badie.
Kudeaketarako erabiltzen diren aplikazioekin arazo gehiago dauzkagu.
[...] Gure egoera eta software librearen funtzionalitateak urrun daude
oraindik
Ikus Javierri erantzuna 2014an. Erretorika berdin-berdina.

http://list.ehu.eus/pipermail/itsas/2014-July/thread.html
http://list.ehu.eus/pipermail/itsas/2015-January/thread.html

Kontua da software libreak gure beharrei erantzun egokia ematen diela
justifikatu beharra dagoela. Baina nik esango nuke orain erabiltzen ari den
software ez libreak ere ez duela erantzun egokirik ematen. Erabiltzen hasi
zenean emango zituen (eta hala ere zalantzan jarriko nuke), baina hainbat
urteren ostean ez dot uste inork GAUR-en sendotasuna defendatuko duenik.

Beharbada 'urrun' hori kuantifikatzea badago. Zenbat mila euro behar dira
urtero GAUR mantendu eta moldatzeko? Unibertsitateko pertsonalak egiten
badu ere, zenbat ordu dira? Ez batere lan erraza, baina hasten ez bada
hamar urte barru berdin jarraituko dugu.
Nire ustez erronketako bat da sw librearen "sozializazioa" da, alegia,
pertsona (beraz EHUko langile) "arruntek" tresna "arrunt" gisa ikustea.
Esate baterako, formato jabedunak baztertzea partekatzen diren
dokumentuetan, odt, odp... bultzatuz doc, docx, ppt... formatoen ordez.
2014-2015ean izandako elkarrizketan hurrengoa aipatu neban:

Por eso, creo que proponer la elaboración de una cápsula (in)formativa como
las que se dirigen al PAS a través de EHUtaula podría ayudar a concienciar
sobre la importancia de utilizar estándares, y al mismo tiempo ofrecer una
formación mínima a quien carece de ella. Como aportación dejo las
@Juanan
Okerrago iruditzen zait behin baino gehiagotan EHUko hainbat
dokumentuekin gertatzen dena: dokumentua eskaneatu eta sortzen den irudia
PDF batean sartu eta posta-zerrendatara bidaltzen digutenean. PDF horietan
ezin dira datuak bilatu/atzitu/indexatu, datu erabat itxiak bilakatzen
dira. Badugu lana portaera hauek konpontzen...
Ni era erabat harritzen nau honek. Hainbatetan web gunean DOC formatuan
dagoen dokumentua PDF formatuan eskatu izan dut, eta zuk aipatu bezala
inprimatu eta eskaneatu dute. Formakuntza falta izan behar da hori, lan
gehiago hartzen baitu horrek espotatzeak baino!

Bestetik, uste dut askotan sinadurak agertzeko dela. Nonbait dokumentuak
benetakoak direla sinisteko boliz idatzitako marka behar duen jendea
badago. Izatez, sinatutako dokumentu askoren edukia inork irakurtzen duen
duda daukat, edo mugimendua mantentzeko erregaia den soilik.

Loading...